THE COURAGE OF POSSIBILITIES
FORMAKUNTZA
PRESTAKUNTZA / INPROBISAKETA
Akzio baten ideia hedatzeko ariketa teknikoak eredu fisiko zehatzetan oinarrituta.
Geometria, gorputz hartzea, igorpena, kutsadura, dinamika jarraipena eta gogoeta fisikoak.
Gure gorputza edozein gauzatan bihurtzeko ahalmena, gure gorputzaren baliabide guztiak dar dar egitean: gorputz askea. Gure konfort-lekutik salto egin gure muga guztietako indar fisikoak miatuz.
Gorputz-antzezle bat aukeraz josita sortu, maltzurkeriaz, senez, beharrezkoa dena mementureo, erakartzeko. Gu osatzen gaituen osotasuna jakin eta moldatzeko aukera guztiak eduki.
TALDE LANA
Esaldiak izatera doazen ariketa sinplez osatzen da klasea. Gure energia eta inguratzen gaituenaz ardura eta kudeaketa hartzeko.
Zenbait konzeptuekin ohitura hartu: behartuta mugitzea, segurtasuna, arriskua, egoten jakin, sentikortasuna.
Dinamikak partekatuz bakoitzaren burua ezagutze bat lortzeko. Pisu, indarra eta erantzuteko sena.
Energia iturritik haundituko ditugu gure bultzadak sentitzeko eta bultzakadei erantzuteko.
Eman eta jasotzeko dinamikak.
“Formaren denborak baldintzatzen du formaren balioa, zuzenki.”
Ariketa osoa inprobisatutako musikaz gidatua da. Giro sortzailea da Dj-a.
Araketa, forma eta egoeren erritmoa-sustatzaile izanik.
.